2 nov 2015

GARRAIOBIDEAK ETA KOMUNIKABIDEAK

Gorputzarekin amaitu eta gero Ingurunen hasiera berria eman diogu gai berriari. Badakizue zein den??
Guk normalean nola mugitzen gara leku batetik bestera joateko???

GARRAIOBIDEAK behar ditugu... publikoak zein pribatuak eta horri buruz egongo gara lanean hurrengo asteetan...
Komunikabideek gure eguneroko bizitzan duten eragina eta zertarako erabiltzen ditugun ere aztertukko dugu. Hona hemen iruditxo batzuk...

AIRETAKOAK, LURREKOAK ETA URETAKOAK


KOMUNIKABIDEAK

Hemen dituzue helbide interesgarri batzuk.

agrega.hezkuntza.net/visualizar/eu/es-eu_2013091931_9114306/false





HALLOWEEN

Ostiralean teacher Leyrerekin Halloween ospatu genuen eta hau izan zen erantzuna.

IKUSI IKUSI!!!!




Five phumpkins  abestia ikasi eta abesten egon ginen.....

29 oct 2015

"Arimen Gaua" ospatuko da Larunbata honetan Leioan

Mugi Leioako Gazteak Elkarteak "Arimen Gaua" antolatu du lehen aldiz Leioako Udalarekin elkarlanean, eta Leioako Merkatarien Elkartearen kolaborazioarekin, larunbatean.

Estatu Batuetatik ekarritako ohitura dela pentsatzen dugun arren, Arimen Gaua aspaldidanik ospatu da Euskal Herrian, izan ere, hau antzinako tradizioa izan da gure herrialdeko hainbat txokoetan. 

Programazio berezia eguerdiko 12:00etan hasiko da Euskal Etxeen plazan umeentzako hainbat ekintzekin, arratsaldeko 18:00etan ere errepikatuko direnak. Zinearentzat tartea ere izango dugu Bulebarrean 20:00etan, eta aldi berean Batukadarekin girotutako pintxo-potea egingo da Estartetxen. 



Gaueko 22:00etan txokolatada izango da Bulebarrean eta ostean gau ikuskizun batetaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gaueko 24:00etan faroltxo hegalariak libre uzteko txanda izango da. 


Aste honetan zehar, Leioako Merkatariek tiketak banatzen egon dira, horiekin egun honetan faroltxo bat eskuratzeko eta leioaztar bakoitzak bere faroltxoa askatzeko. 
Gaua musikarekin amaituko da, goizaldeko 3:00ak arte DJ eta erromeria izango ditugulako gaua girotzen. 


Oinezkoak babesteko asmoz, Udaltzaingoak Bulebar ondoko errepide biak moztuko ditu denbora tarte horretan.


23 oct 2015

SONGS

HELLO SONG
TIDY UP SONG

21 oct 2015

MATEMATIKAN ARIKETAK EGITEN....

Aurten beste urteetan  bezala.... Matematika arloan, arbela digitala erabilitzen hasi gara eragiketak lantzeko. Hona hemen irudi batzuk.. Guk egindako Batuketak dira.
Begira, Begira!!!!






Lanean jarraitu beharko dugu.....

WASSILY KANSDISKY

Wasilly Kandinsky margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen,
 XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen.















Hona hemen gure artelanak....ospetsuak bihurtuko ote dira????

ASTEARTE ETA OSTIRALETAN IGERILEKURA....IUJU!!!

Aurten astearte eta ostiraletan 2.mailako ikasleak igerilekura goaz astero. Horretarako bakoitzak behar dituen gauzak prestatu behar ditugu ezer ez ahazteko asmoz.
Normalean: Txanoa, betaurrekoak, txankletak, bainujantzia eta eskuohiala eramaten dugu.
ADI ibili behar dugu astero gure motxila errepasatzen...


Han monitoreekin gaude eta beraiek erakusten digute egin beharreko gauzak. Gure Gorputz Hezkuntzako irakaslea, Lur eta andereño eta maisua gurekin datoz.